Repsol

Repsolek eta Nissanek mugikortasun elektrikoa sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute

Repsolek eta Nissanek Espainian mugikortasun elektrikoa sustatzeko akordioa sinatu dute, eta horren lehen jarduera, Repsolen zerbitzuguneetako ibilgailu elektrikoen birkarga-sarea handitzea izango da. Akordio honen bitartez, Nissan ibilgailu elektrikoen jabeek % 50eko hobaria izango dute Repsoleko birkarga-sare publikoko tarifaren gainean.
04 Ots 2021
ALBISTEAK

Repsol Fundazioak startup-ak azeleratzeko programaren 10. deialdia ireki du

Repsol Fundazioak “Ekintzaileen Funtsa” azelerazio-programaren 10. deialdia ireki du, karbono isuri baxuekin, ekonomia zirkularrarekin eta energia-industriarako digitalizazioarekin lotutako irtenbide berritzaileak lantzen dituzten startup teknologikoak laguntzeko. Parte hartu nahi duten ekintzaileek 2021eko martxoaren 3ra arte izango dute proiektuak aurkezteko, fundacionrepsol.com webgunearen bidez.
02 Ots 2021
ALBISTEAK

Imaz: “Anbizioa dugu, eta guztiz lerrokatuta gaude hidrogenoaren espainiar estrategiarekin”

“Guztiz lerrokatuta gaude hidrogenoaren espainiar estrategiarekin. Eta lerrokatze honetan, egun Repsolek Espainiako hidrogeno guztiaren % 72 kontsumitzen du. Estatuko hidrogeno ekoizlerik handiena gara eta Europan dagoen hidrogeno-instalaziorik handiena kudeatzen dugu”.  Halaxe adierazi du Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariak, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak (MITECO) antolatutako “Hidrogeno berriztagarria: aukera bat Espainiarentzat” online jardunaldian.
19 Aza 2020
ALBISTEAK

Hiri adimendunak, trantsizio energetikoaren erronken aurrean

Repsol Fundazioak eta Madrilgo Carlos III Unibertsitateak atzo antolatutako online jardunaldian hiriek klima-aldaketaren zein desberdintasunaren aurka borrokatzeko eta trantsizio energetikoari atxikitako garapen iraunkorra sustatzeko duten giltzarrizko eginkizuna aztertu zen hainbat aditu eta Administrazio Publikoaren ordezkariren eskutik.  
05 Aza 2020
ALBISTEAK

Adostasuna nagusi energia-aukeren osagarritasunaz eta araugintza arloko segurtasunaren premiaz AOPen Ekoerregaiei buruzko I. Jardunaldian

Petrolio-Produktuen Operadoreen Espainiako Elkarteak (AOP) atzo egindako Ekoerregaiei buruzko I. Jardunaldiaren buruan, adostasuna nagusitu zen energia-aukeren osagarritasunaren inguruan, CO2 isurpenak murrizteko helburuari begira, baita erregulazio arloko segurtasunaren premiaz ere, ekoizpen-sektoreek deskarbonizaziorako behar dituzten inbertsioei heltzeko aukera izan dezaten.  
04 Aza 2020
ALBISTEAK