“Segurtasun energetikorik gabe segurtasun nazionalik ez” dagoela ohartarazi du López Atxurrak
Petronorreko presidente eta Lehiakortasunerako Euskal Institutuko (Orkestra) presidente orde Emiliano López Atxurrak ‘La transición energética en el sector eléctrico’ liburuaren aurkezpenean hartu du parte gaur, eta bertan esan duenez “ez dago segurtasun nazionalik segurtasun energetikorik gabe eta honek sendotasun teknologiko-industriala dakar atxikita”. Bere ustez, “trantsizio energetikoa berpizkunde teknologiko eta industrialaren parekoa da”, baita “trantsizio urbanoarena” ere, eta “Europak batasun energetikoa behar du maila teknologikoan, industrialean eta segurtasun energetikoarenean beste eremu ekonomiko batzuekin lehiatzeko”.
30 Urr 2020
ALBISTEAK