ALBISTEAK

Ahalbidetu Elkartea Petronorren bisitari

Ahalbidetu Elkarteak- irabazteko asmorik gabekoa eta tituludun berrien enplegutasuna hobetzeko zein ekintzailetza bultatzeko xedez sortua- Petronor bisitatu du. Findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeaz gainera instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatu dira.

23 Ots 2015
ALBISTEAK

Tamoin, 32 urteko esperientzia Petronorren Etenaldien arloan

Tamoin Konbertsio Etenaldian esku hartzen duten 40 enpresetariko bat da. Gaur egun, guztira enpresako 200 beharginek lan egiten dute Geldialdi horretan, eta horietatik % 75 inguru bertakoak dira. Ondokoak dira enpresaren jardun-arloak: muntaduren aurrefabrikazioa, mantentzea eta mekanizatu bereziei dagozkien lanak egitea findegietan, zentral termikoetan, zentral eolikoetan eta abarretan. Bizkaian sortu zen, eta findegiaren eraikuntza-prozesuan parte hartu zuen; horrez gainera, 32 urtean jarduten du Petronorren geldialdietan lanean.

20 Ots 2015
ALBISTEAK

Prestakuntza-Operazio Teknikariak, pertsonen aldeko gure apustua

Prestakuntza-Operazio Teknikaria (POT-TOF) da PMGR antolakuntza ereduaren ezarpenarekin sortzen diren postu berrietako bat. Inolako dudarik gabe postu hau gakoa izango da pertsonen kudeaketan eta garapenean. Aurkezpen formala pasa den astean gertatu zen ekoizpeneko POT guztiak bertaratu ziren bilera baten, eta  abagunea beste zuzendaritza batzuetako pertsonak figura hau antolakuntzako gainerako ataletan aplikatzearen komenigarritasuna aztertzera gonbidatzeko aprobetxatu zen.

18 Ots 2015
ALBISTEAK

Markel Alava, Turinerako bidaiaren irabazlea

Markel Alava da, otsailaren 19an, Stadio Olimpico di Torino-n (Italia) jokatuko den Torino-Athletic Club Europa League-ko partidua ikusteko Petronorrek zozkatu duen bi pertsonentzako bidaiaren (hegazkina, sarrerak eta hotela barne) irabazlea.

16 Ots 2015
ALBISTEAK

Exin, Petronorren ibilbide luzea duen kontrata

Petronorrek konbertsio etenaldiari hasiera eman zion otsailaren 2an eta sei aste inguru iraungo du. Aldi horretan 40 enpresetako 1.200 langilek parte hartuko dute lanetan. Exin da enpresa horietako bat, aldamio industrialak muntatzen eta desmuntatzen dituen zerbitzu-enpresa.

11 Ots 2015
ALBISTEAK