López Atxurrak `interesekoa´ ikusten du `Eraldakuntza Teknologiko eta Industrialerako Funts Estrategiko´ baten moduko tresna bat sortzea
Petronor eta Tecnaliako presidente Emiliano López Atxurrak “interesekoa” ikusten du “Eraldakuntza Teknologiko eta Industrialerako Funts Estrategiko” baten moduko tresna bat sortzea Covid-19ak eragindako krisiari aurre egiteko. Asteazken honetan ‘Liderrak krisiaren aurrean’ izeneko atalean El Correon argitaratutako artikulu batean, Europako Kontseiluko hurrengo seihileko alemaniar presidentziaren garrantzia nabarmendu eta Espainiaren jarreretan sendotasuna eskatu du, “funtsezko” jotzen duelako herrialdearen gaitasun teknologiko eta industrial guztiak azpimarratzea.
07 Mai 2020
ALBISTEAK