Petronor 2050: “Eragile garrantzitsua mugikortasun iraunkorrean eta sorkuntza banatuan”
“2030eko etorkizun hurbilean bere jarduera industriala sendotzea da Petronorren estrategia. Industria Planta energetikoa, Europako fatxada atlantikoko erregai-produktuen erreferentziazko hornitzailea, iraunkortasunaren, energia-eraginkortasunaren eta ekonomia zirkularraren balioa nabarmentzeko helburuekin bat datorrena. Eta 2050. urteari begira, eragile garrantzitsua izatea mugikortasun iraunkorrean eta sorkuntza banatuan. Horrek barne aldaketa kultural sakona dakar, merkatuaren beharretara egokitzen ez den enpresa bat hil egiten delako” dio Emiliano Lopez Atxurra Muskizko findegiko presidenteak Diario Vasco egunkariari eskainitako elkarrizketan.
22 Aza 2019
ALBISTEAK