“Petronorrek giza talde zein profesional apartekoak ditu, Europako findegirik onenetakoa dauka eta akziodun konprometituak ere. Sektorearen zein fintze merkatuaren egoerak diagnostiko konplexua behar du, baina etorkizuna, neurri handi batean, gure menpean dago”.
ALBISTEAK
Josu Jon Imaz: “Neurri handi batean etorkizuna gure menpean dago”
“Petronorrek giza talde zein profesional apartekoak ditu, Europako findegirik onenetakoa dauka eta akziodun konprometituak ere. Sektorearen zein fintze merkatuaren egoerak diagnostiko konplexua behar du, baina etorkizuna, neurri handi batean, gure menpean dago”.
Petronorrek Athleticen bi kamiseta zozkatuko ditu Facebookean
Petronorrek Athleticen bi kamiseta zozkatuko ditu Facebookaren bidez. Petronor.info jarraitu ezazu sare sozialean eta txapelketan parte hartu, pare bat lerrotan, Athleticeko norbaitekin aurkitu zaren egoera edo leku arraroenaren berri emanez. Bi erantzunik botatuetanak Athleticen bi kamiseta irabaziko dituzte.
Gallartako Mikologia Elkarteak bere XXV. urteurrena ospatu du
Gallartako Mikologia Elkarteak bere XXV. urteurrena ospatu du Abantoko Onddo eta Landareen XXVI. Astearekin batera.
Findegiko langileen beste senide talde bat Petronorren bisitari
Findegiko langileen beste senide talde bat Petronorren izan zen atzo, ateak zabaltzeko egunen barruan.
Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeak Petronorren laguntza jaso du
Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeak Petronorren dirulaguntza jaso du Gualber Atxurra Erakunde Harremanetarako teknikariaren eskutik.
Gaur, Kalitatearen Munduko Eguna
Gaur, azaroak 8, Kalitatearen Munduko Eguna da. Nazio Batuek 1990an ezarri zuten, mundu osoan, kalitateak erakunde bateko hazkundean, oparotasunean zein iraunkotasunean duen garrantziaz kontzientziatu gaitezen.
MK3 eta TH3 unitateen hainbat urtetatik behingo geldialdia
Petronorrek jakinerazi nahi du bihartik, azaroaren 7tik, aurrera, lehen Plantako, MK3 kerosenoa eztitzeko unitatearen eta, hirugarren Plantako, TH3 ur azidoaren stripperraren hainbat urtetatik behingo mantenu-geldialdiari ekingo zaiola. Ustez eta asmoz, geldialdiaren iraupena 7 egun ingurukoa izango da eta ez du produkzioan eraginik izango.
Egoitz Murgoitiok Muskizko V. Ziklokross Txapelketa irabazi
Egoitz Murgoitiok Muskizko ziklokross zirkuituan irabazi zuen atzo. Bizkaitarrak bere hirugarren garaipena lortu du lasterketa honetan, eta Superprestigio frogan lehen postua mantendu.

