Ibon Areso Bilboko alkateordeak, Javier Inclán Repsol Fundazioaren Gizarte Sailaren zuzendariak eta Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak aurkeztu dute gaur “Recapacita”. Ekintza honen prentsaurrekoa Arriaga Plazan izan da.
ALBISTEAK
BL-31 Lurrun-galdararen ekinaldia eta CG6 Kogenerazio Unitatearen geldialdia
Petronorrek jakinerazi nahi du, jarduerari dagozkion eginbeharrak tarteko, gaurko egunean zehar (azaroak 3) Plantako BL-31 lurrun-galdara lanean jarriko dela, ondoren (azaroak 6) CG6 Kogenerazio Unitatea abian jartzeko, denboraz burututako programaren arabera.
LH-ko Repsol-Petronor fundazioaren beken emanaldia Muskizen – 2011/2012 ikasturtea
Borja Liaño alkatea, Cesar Gallo Repsol Fundazioaren lehendakariordea eta Victor Perez de Gezuraga Petronorreko zuzendari nagusia bertan zeudela, gaur goizean Muskizko Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan Lanbide Heziketako 27 beka eman zaizkie udalerriko gazteei. 2011-2012 ikasturteari dagozkio.
Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketako beken emanaldia Muskizen
Borja Liaño alkateak, Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak eta Cesar Gallo Repsol Fundazioaren lehendakariordeak Lanbide Heziketako 27 beka banatu dituzte Muskizen irabazle gertatu diren gazteen artean. Gaur goizean izan da udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan 2011-2012 ikasturteari dagozkion beken emanaldia.
Gazteluberri zozketa: 6002 zenbakia saritua
Athletic-en kamisetaren irabazlea Gazteluberri aldizkariaren 6939 zenbakia izan da. 7 eguneko epean aurkeztu ez denez, zenbaki saritu berria 6002 da.
Muskizko Udaleko IV. Ziklokross Txapelketa
Muskiz bere IV. Ziklokross Txapelketa izan du gaur goizean. 380 txirrindulari inguru enkarterrietako herrira hurbildu dira txapelketaren bigarren frogran parte hartzeko.
HD3 Unitatea berriro abian
Petronorrek jakinerazi nahi du, gaurko egunean zehar, HD3 Hidrodesulfurazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola.
Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketako beken bigarren ordainketa
Guztira 65 ikaslek Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketako beken bigarren ordainketa jaso dute Petronorren zuzendaria Victor Perez de Gezuraga eta Somorrostro irakas-guneko zuzendariaren eskutik, arratsalde honetan, bertako areto nagusian izandako emanaldian.
Saritua Gazteluberri aldizkariaren 6939 zenbakia
Athletic-en kamisetaren irabazlea Gazteluberri aldizkariaren 6939 zenbakia izan da.