Bizkaiko hondartza guztiak gai dira bainua hartzeko, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak burutu duen azken txostenak aditzera ematen duenez gero. Astebete honetan bertan aztertu diren 21 hondartzetatik, La Arena eta beste hamazazpitako uren kalitatea bikaina da.
ALBISTEAK
Desulfurazio unitate bi berriro ere indarrean
Petronorrek jakinerazi nahi du asteburu honetan zehar, mantenu-lanak amaitu ostean, berriro ere indarrean jarriko direla lehen Plantako G1 eta G3 Gasolio Desulfurazio Unitateak. Aldi berean geraraziko da SR5 Sufrea Berreskuratzeko Unitatea, batere ekoizpen-eraginik gabe.
H3 Hidrogeno Unitatearen geldialdia
Petronorrek jakinerazi nahi du gaurko egunean zehar, ekainak 10 eta ostirala, bigarren Plantako H3 Hidrogeno Unitatearen geldialdiari ekingo zaiola. Geldiketa honek ez du ekoizpen-eraginik izango.
Likamurrizketa Unitatea indarrean jartzeari ekin
Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera, ekainak 9, hirugarren plantako VB3 LikamurrizketaUunitatea abian hasi eta indarrean jartzeari ekingo zaiola, ohiko mantenu-lanak amaitu ostean.
Petronorrek eta Repsol Fundazioak 2011-2012 ikasturterako bekak iragarri
Petronorrek eta Repsol Fundazioak laugarren aldikoz iragarri dute beka-programa, Lanbide Heziketarako ikasketak Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako hiritarren artean sustatu ahal izateko.
Beatriz Varonak etxean irabazi
Zierbenakoa bertakoa eta Petronorren lankide, Beatriz Varona izan da gaur I. Familiaren Lasterketaren irabazleetakoa, bikoteen arteko lehiaketan barrena. Argazkian, Beatriz eta bere bikotea, Fernando Tajada, elkarrekin jasotzen dagokien saria Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduradunaren eskutik.
Energia Berreskuratzeko Unitatea abian jarri
Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera ekingo zaiola FCC delakoari dagokion Turbo Expander Energia Berreskuratzeko Unitatea abian jartzeari.
Muskiz FP, 2011ko Uda Ikastaroak
Muskizko Udalak, Forlan Behargintzaren bitartez, eta Somorrostro Irakasguneak abian jarri duten ekimen hau gazteei, enpresa eta merkataritza sektoreei zuzenduta dago, baita erakunde eta gizarte esparruei eta hezkuntza arloari eta Zerbitzu. Sektoreari ere. Hau guztia egin nahi da, Petronorren babespean, etika eta baloreetan oinarrituriko ikuspuntu batetik, profil berritzaile, sozial, solidario eta jasangarria izango duena. 2011 bigarren argitaraldia ekainaren 20tik uztailaren 15era bitartean izango da.
Argindarra eten, subestazio nagusian
Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, 11:30etan, argindarra eten dela subestazio nagusian eta, ondorioz, Konbertsio sailaren hainbat unitate bertan behera geratu direla.