Maiatzaren 17an, astelehena, arratsaldeko 19.00etan, San Mamesen eratuko da, Joseba Etxeberriaren omenetan, “ezinezko partida” izeneko topaketa. Ehun neska-mutilek Athletic Club-eko lehen taldearen aurka jokatuko dute.
Maiatzaren 17an, astelehena, arratsaldeko 19.00etan, San Mamesen eratuko da, Joseba Etxeberriaren omenetan, “ezinezko partida” izeneko topaketa. Ehun neska-mutilek Athletic Club-eko lehen taldearen aurka jokatuko dute.
Aurreko astean lau ikasle-taldek bisitatu dute Findegiaren hainbat instalazio: Artxandako Trueba Ikastetxeak eta Etxebarri BHIk.
Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera ekingo zaiola bigarren Gordin Unitatea indarrean jartzeari. Ekinaldiak irauten duen artean daitekeena da lehen Zuziaren garra gehitzea.
Fernando Garcia Macua Athletic Club-en lehendakariak gaur iluntzean eman dio Josu Jon Imaz Petronorren presidenteari klubaren urrezko zein brillantezko insignia. Ekitaldia San Mamesen izan da, Mallorcaren aurkako partida hasi aurretik eta bertan izan da Victor Pérez de Gezuraga ere, Petronorren zuzendari nagusia.
Atzo arratsaldean, hilak 28, ilundu aurretik amaitu ziren koke-kameren inguruan jarri den metalezko egituraren montaje-operazioak. Egitura honen helburua zera da: Fueloila Murrizteko Unitatean indarrean jarri ostean behar izango diren lan- eta mantenu-jarduerak erraztea eta segurtasunez egin ahal izatea.
Gaur, apirilak 28, San Prudentzio eguna dugu, Laneko Segurtasun eta Osasun Eguna mundu guztian. Petronorrek biziki ospatu ohi du urtero egun hau, eta baita egunero-egunero ere, batere salbuespenik gabe ospatu beharreko eguna delakoan.
Petronorrek jakinerazi nahi du Lehen Plantaren lan-esparruari dagokion Sufrea Berreskuratzeko SR5 Planta indarrean jartzeari ekin zaiola, ondoren Hirugarren Plantaren lan-esparruaru dagokion SR3 delakoa geratu ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak gaur burutu du Petronorren petrolio-fintze jarduerari datxekion Ingurumen Baimen Osotua. Ebazpen hau aurrenekoz erabaki zen 2008ko maiatzaren 6an, baina aldez aurretik zenbait hobekuntza tekniko bete beharraren baldintzapean. Oraingoan Ingurumen Sailburuordetzat betetzat jo dituen hobekuntzak, hain zuzen ere.
Petronorren 2009ko ustiapen-emaitzak 2008koak baino ehunetik 27 murritzagoak izan ziren. Hala ere, urteko jarduera 170,5 milioiren mozkin garbiaz itxi zen, aurreko irabaziak 133,9 milioi euro izan ziren artean. Edozein modutan, izakinen balorazio onuragarria eta finantz-sarrerak gertatu izan ez balira, Konpainiak 30,1 milioi euroko galerekin itxi behar izango zuen urtea.