Petronorrek jendaurreko informaziorako Muskizen irekia duen Petronor.info bulegoak 191 galderari erantzun ahal izan dio urtarrilean zehar. Horrez gainera, hilabete honetan nabarmen gehitu dira Internetez baliatzeko zerbitzuak eta baita gaztetxoentzako jarritako jokoen erabilpena ere. Aldi berean, herritar ugari bertaratu dira Petronorren egutegiaren eske eta Athletic-en hainbat artikulu eta ekipamendu bila.