ALBISTEAK

Petronor gaur inauguratu den BAT Bizkaiko ekintzailetza eta berrikuntza zentroko kide izango da

Petronor BAT, B Accelerator Tower, Nazioarteko Ekintzailetza Zentroko ekosistemaren parte izango da. Gaur ekin dio bere ibilbideari Bizkaia Dorrean, 40 startup baino gehiagorekin, 30 korporazio, venture kapitaleko estatuko eta nazioarteko 100 enpresa baino gehiagoko sare baterako sarbidearekin eta zientzia, teknologia zein akademiako 50 agente baino gehiagorekin.
19 Ira 2022
ALBISTEAK

La Arenako ura “bikaina” da berriro

La Arenako uraren kalitatea “bikaina” da berriz ere, eta bainua “librea” da. Hala ziurtatzen du Bizkaiko Bainu Eremuetako azken Osasun Kontrolak.
19 Ira 2022
ALBISTEAK

Unzuetak “erregulazio-, industria-, finantza- eta gizarte-mailan” aurrera egitea eskatu du, hidrogenoaren ekonomia garatzeko

Elias Unzueta Petronor Innovación-eko gerenteak adierazi duenez, karbono gutxiko hidrogenoaren ekonomia garatzeko konpondu beharreko erronkak  “teknologikoak ez ezik, araudikoak, industrialak, finantzarioak eta sozialak ere badira”,  eta Petronorrek berau garatzearen aldeko apustu sendoa egiten duela berretsi du. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak, Naukas dibulgazio-plataformarekin batera antolatu eta Petronorrek babestutako Naukas dibulgazio-jardunaldien XI. edizioan parte hartu zuen atzo Unzuetak.
16 Ira 2022
ALBISTEAK

Usain-isurketa geldialdi programatuan

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko arratsaldeko 20:00ak aldera, programatuko geldialdi prozesuan zegoen, unitate katalitikoaren emari likidoa jasotzen ari zen andel batetik askatutako usainak identifikatu direla. Geldialdia aldez aurretik jakinarazi zitzaien agintari eskudunei, ezarritako ohiko protokoloari jarraituz.  
14 Ira 2022
ALBISTEAK

Naukas dibulgazio-ekitaldia Bilbora itzuli da

Naukas zientzia-zabalkunderako jardunaldien XI. edizioa izango da irailaren 15etik 18ra, Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu ditu, Naukas dibulgazio-plataformarekin batera, eta Petronorrek babesten ditu.
14 Ira 2022
ALBISTEAK

Edinorren bederatzi Tokiko Energia Komunitateren proiektuek 3,8 milioi euro jaso dituzte Next Generation funtsetatik

Edinorren ereduaren arabera eratutako bederatzi Tokiko Energia Komunitateren (TEK) proiektuek Europako Next Generation Funtsen bidez finantzatutako CE IMPLEMENTA programaren laguntza jaso dute. 9 proiektu horietatik 6 Euskal Autonomia Erkidegoan daude, 2 proiektu Kantabriako Autonomia Erkidegoan eta proiektu bat Nafarroako Foru Komunitatean. Jasotako laguntzen zenbateko osoa 3,8 milioi eurokoa da, hau da, esleitutako laguntza guztien % 10.
12 Ira 2022
ALBISTEAK