ALBISTEAK

Elías Unzuetak Hidrogenoaren Euskal Korridorearen garrantzia azpimarratu du “balio kate osoa eta lankidetzazkoa batzen dituen estrategia integral gisa”

Elías Unzuetak, Petronor Innovación-eko gerente eta Energiaren Klusterraren Hidrogenoaren Foro Sektorialaren koordinatzaileak, Bartzelonako Firan Expoquimiak antolatutako ’Unprecendented’ webinarretako batean parte hartu zuen aurreko asteazkenean eta bertan esan zuenez Hidrogenoaren Euskal Korridorea  “balio kate osoa batzen duen estrategia integrala da, eta lankidetzazkoa, parte-hartzaile ezberdinen kapazitateak batzen dituen aldetik, eta proiektuak sortzeko bere gaitasunak ematen dion dinamismoa ezaugarri duena”.
06 Api 2021
ALBISTEAK

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Petronorren arteko akordioa

José Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak eta Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak sail hori Hidrogenoaren Euskal Korridorearen (BH2C) proiektuari atxiki zaiola jakinarazi dute. Petronor-Repsol buru duen ekimena da, eta 79 erakunde eta enpresa publiko zein pribatuk parte hartzen dute dagoeneko.
31 Mar 2021
ALBISTEAK

Edinor-ek tokian tokiko komunitate energetikoen eredu berri bat abiatu du: TEK-ak

Edinor, sistema energetikoan energia berriztagarrien integrazioa sustatzen duen Petronorren eskumendekoak, TEK (Tokiko Energia Komunitateak) deritzan eredua garatu du, euren udalerrian bertan herritarrek energia iraunkorra sortzen lagun dezaten ahalbidetzen duena, herriko eraikinetako estalkiak baliatuz, faktura elektrikoan beti atxikitzen diren bidesariaren kostuak eta karguak aurrezteko moduko autokontsumo partekatuko erregimenean.
30 Mar 2021
ALBISTEAK

FCC Unitatea abian

Petronorrek jakinarazi nahi du gaurko egunean zehar, martxoak 29, FCC Unitatea martxan jarriko dela, mantenu-lanak amaitu ostean.
29 Mar 2021
ALBISTEAK

Brufau: “Industria eta teknologia guztien aldeko apustua giltzarrizkoak dira enplegua babesteko eta klima-aldaketa moteltzeko”

Antonio Brufau Repsoleko presidenteak konpainiaren Akziodunen Batzar Nagusian defendatu duenez, behar-beharrezkoa da politika publikoak eta ekimen pribatuak ahalik eta ongien uztartzea oparotasunaren bidea lehenbailehen berreskuratu ahal izateko. Klima-aldaketak eta Covid-19aren krisiak dakarten mundu mailako erronkaren aurrean, Brufauk funtsezko palankatzat defendatu ditu industria eta teknologia guztien aldeko apustua, eta erabakitasunez jokatzeko beharra azpimarratu du, hainbat eragile eta soluzio inplikatuz.
27 Mar 2021
ALBISTEAK

FCC Unitatearen eta 3. Plantako galdararen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du FCC unitatea geldiaraziko dela, mantenu-lana egiteko. 7 egun iraungo du, gutxi gorabehera. Era berean, igandean, martxoaren 28an, 3. Plantako galdara bat geldituko da.
26 Mar 2021
ALBISTEAK

Petronorren hiru erronka nagusiak: biziraupena, eraginkortasuna eta eraldaketa

“Biziraupena, eraginkortasuna eta eraldaketa”;  horiexek dira Petronorrek gainditu beharreko hiru erronka nagusiak, Jose Ignacio Zudaire Pertsonen, Antolaketaren, Ekonomia eta Finantza Sailaren eta Harreman Instituzionalen arloko zuzendariak gaur “Industria-politika eta lehiaren politika Euskadin, Europako Batzordearen komunikazioaren ondoren” delako jardunaldian azaldu duenez.
24 Mar 2021
ALBISTEAK