Archivo por autor

Gordin-jarioa Barbadun ibaira

Gaur goizeko 10:00ak aldera petrolio orbana atzeman da Barbadun ibaian, zaintza-kanalaren irteeran, Muskizko San Julian auzoaren parean. Berehala ezarri dira beharrezko kontrol-neurriak eta eten egin da produktuaren iristea ibaira.
13 Ots 2021
ALBISTEAK

Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko foru diputatuak Petronor bisitatu du

Miguel Ángel Gómez Viar Bizkaiko Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko foru diputatuak eta Vidal Martinez Bartolomé Garraio zuzendariak Petronor bisitatu dute gaur goizean. Haiekin izan dira Jose Ignacio Zudaire Petronorreko Erakunde Harremanetako zuzendaria, eta Petronor Innovacioneko Manu Nuñez, Elias Unzueta eta Arturo Fernandez.
12 Ots 2021
ALBISTEAK

CG6 Kogenerazio Unitatea abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko arratsaldetik aurrera, CG6 Kogenerazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, mantenu lana amaitu ostean.
12 Ots 2021
ALBISTEAK

N2 Unitatearen abian jartzea

Petronorrek jakinarazi du 2. Plantako Naftak Desulfuratzeko N2 Unitatea martxan jartzen hasi dela.
05 Ots 2021
ALBISTEAK

Elias Unzueta: “Hidrogenoarentzako merkatua sortzea da erronkarik garrantzitsuena”

“Hidrogenoa XX. mendeaz geroztik erabiltzen den produktua da, baina ez du merkatu komertzialik, in situ kontsumitzen da. Erronka hidrogenoaren elektrolisi bidezko ekoizpenari heldu eta energia berriztagarrien sistemetan txertatzea da. Erronkarik garrantzitsuena ekoizpena, garraioa, biltegiratzea eta logistika kontuan hartuko dituen merkatua sortzea da”, azaldu du Elias Unzueta Petronor Innovación-en kudeatzaile eta Energia Klusterraren barruko Hidrogenoaren Foro Sektorialaren koordinatzaileak, Crónica Vascak Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin euskal ekonomiaren etorkizunaren gakoak eta Europako Funtsek irekitako agertokia aztertzeko antolatu duen jardunaldian.
05 Ots 2021
ALBISTEAK

Repsolek eta Nissanek mugikortasun elektrikoa sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute

Repsolek eta Nissanek Espainian mugikortasun elektrikoa sustatzeko akordioa sinatu dute, eta horren lehen jarduera, Repsolen zerbitzuguneetako ibilgailu elektrikoen birkarga-sarea handitzea izango da. Akordio honen bitartez, Nissan ibilgailu elektrikoen jabeek % 50eko hobaria izango dute Repsoleko birkarga-sare publikoko tarifaren gainean.
04 Ots 2021
ALBISTEAK

G4, H4 eta SR5 unitateen etenaldia

Petronorrek jakinarazi nahi du, otsailaren 13tik aurrera, G4 Gasolioak Desulfuratzeko Unitatea, H4 Hidrogeno Unitatea eta SR5 Sufrea Berreskuratzeko Planta gelditzeari ekingo zaiola, programatutako mantentze-lanak egiteko. Bere abian jartzea martxoaren 15etik aurrera hastea aurreikusi da.
03 Ots 2021
ALBISTEAK

“Athletic-Petronor Energia” heldu da

“Athletic-Petronor Energia” sortu da, joan den uztailaren 13an Petronorrek eta Athletic Clubek elkarrekin lankidetzan aritzeko eta garapen iraunkorraren helburuetan aurrera egiteko sinatu zuten akordioaren ondorioz.
03 Ots 2021
ALBISTEAK