Marc Marquez Repsol Honda Taldearen Munduko Txapeldunak eta Dani Pedrosak 2015rako motor berria aurkeztu zuten igandean, Balin, Athleticen kamiseta zeraman lehoien zale txikiaren aurrean, besteak beste.
ALBISTEAK
Petronorrek Italiara eramaten zaitu Torino-Athletic Club partiduaz gozatzeko
Petronorrek, otsailaren 19an, Stadio Olimpico di Torino-n (Italia) jokatuko den Torino-Athletic Club Europa League-ko partidua ikusteko bi pertsonentzako bidaia, -sarrerak eta hotela barne- zozkatuko du.
Eusko Jaurlaritzak, elurra dela eta, 7.5Tm-ko kamioien zirkulazioa debekatu du Euskadi osoan
Eusko Jaurlaritzak, elurra dela eta, 7.5Tm-ko ibilgailu pisutsuen zirkulazioa debekatu du Euskadi osoan.
Petronorren suhiltzaileek Muskizko uholdeetan lagundu dute
Petronorren suhiltzaile kamioiak, uholdeak zirela eta, Muskizko herri baliabideak laguntzera atera zen pasa den ostiralean, urtarrilak 30.
Jose Maria Montserrat: “gure konpromisoa segurtasunarekin erabatekoa izan behar da”
Petronorrek 42 milioi euro inbertituko ditu FCC eta A Guneko Ekoizpen Instalazioak berrikusten eta berritzen. Etenaldia gaur hasi da eta sei aste inguru iraungo du. Denboraldi horretan zehar 1.200 langile barneratuko dira findegira. Honela azaldu du Jose Maria Montserrat Petronorren Fidagarritasun eta Mantenu zuzendariak hurrengo elkarrizketan:
Bihar Petronorren Etenaldiari hasiera emango diogu
Bihar, otsailak 2, Petronorren Etenaldiari hasiera emango diogu. Geldialdia martxoaren bigarren hamabostaldian amaituko da. Horri esker, teknikariek eta adituek ekoizpenerako instalazioak berrikusi ahal izango dituzte.
Petronorren Ideien Kudeaketarako Sistemak 141 iradokizun jaso ditu
Petronorren Ideien Kudeaketarako Sistemak 141 iradokizun jaso ditu bere lehen hilabete eta erdian.
Josean Lekue: “gutxiago eta hobeto jan behar da”
“Gutxiago eta hobeto jan behar da” esan zuen atzo Josean Lekue doktoreak, Athletic Clubaren mediku zerbitzuen buruak, Muskizko Meatzari Aretoan eskainitako elikaduraren inguruko hitzaldian.
Petronorrek bere inguruko herrietan Findegiak izan duen eragin historiko-soziologikoari buruzko liburua aurkeztu du
“Petronor: un estudio histórico-sociológico de la influencia de la refinería en los municipios de su entorno” izeneko saiakera aurkeztu du gaur goizean Petronorrek. Ikerketa eta bilketa lana da, 1972an Findegia martxan jarri zenetik Somorrostroko haranean izan diren aldaketa sozioekonomikoak biltzen dituena.