Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera Lehen Plantaren Ekoizpen Unitateak indarrean jartzeari ekingo zaiola. Unitate hauek irailaren 25etik hona egon dira geldirik, Findegiko laberik handienaren energia-eraginkortasuna hobetu ahal izateko.
ALBISTEAK
Hil-kapera, Muskizko Udaletxean
Fernando Martin zenaren omenetan, gaur eguerditik aurrera ireki da Muskizko Udalaren Batzar Aretoan arratsaldeko seiak arte zabalik iraungo duen hil-kapera. Ordu honetan lagunarteko ekitaldia izango da, Jose Antonio Pastor Bizkaiko sozialisten idazkari nagusia tarteko.
Socorroko Anda Maria berriro bere egoitzan
“Socorrillo” deritzon prozesioarekin batera gaur eman zaio amaiera, Pobeñan, asteburu guztian zehar eratu den Done Jakue Bidearen Euskadiko Lehen Topaketari. Julio Usandizaga, egitasmoaren eragile gisa, Victor Perez de Gezuraga ekintza babestu duen Petronorren zuzendari nagusi, eta Gonzalo Riancho, Muskizko alkatea, elkarrekin bildu dira lehen ekitaldi honen amaieran, hurrengorik ere izango denaren itxaropenetan.
Itsaski Azoka, Zierbenan
Asteburu guztian zehar eratuko da Zierbenako portuan urteroko Itsaski Azoka. Antolatzaileek 150.000 inguru lagunen bisita itxaro dute eta, batez beste, 14 tona besteko marisko-kontsumoa. Eguraldi ona zein arrakasta segurutzat joten dira.
El f
“El fútbol femenino en Euskadi” deritzan izenburupean, futbolaren inguruko beste hitzaldi bat izango da Muskizen, beti ere ByP Eventos Deportivos agentziak antolatua eta Petronorren dirulaguntzaz.
Fernando Llorente eta David Lopez Muskizen
Gaur, hilak 29, Fernando Llorente eta David Lopez athleticen jokalariek autografo-sinadura ekitaldia izango dute Muskizen.
Santiago-Bidearen topaketa, Pobe
Urriaren 1etik 3ra bitartean Pobeñan eratuko da Lehen Santiago-Bidearen Topaketa eragilea, Ipar Bidea deitu joan-etorria baliapide turistikotzat suspertzeko asmotan. Besteak beste, Santiago-Bideari buruzko hainbat hitzaldi eta mahai-inguru antolatuko da eta Euskadi, Kantabria, Asturias zein Galiziako zenbait dantza-talderen ekitaldiak eskainiko.
Lehen Plantaren ekoizpen-unitateen geldialdia
Petronorrek jakinerazi nahi du larunbatetik aurrera, irailak 25, Lehen Plantaren Ekoizpen Unitateen geldialdiari ekingo zaiola, Lehen Gordin Unitatea tarteko. Helburua Findegiko laberik handienaren energia-eraginkortasuna hobetzea da. Geldialdiak, batez beste, hamar egun inguru iraungo du.
Energiaren erabilpen egokiaz jabetu beharra
Atzo aurkeztu zen Bilbon Ciudadano R deritzan karabana, energiaren erabilpen egokia zein ingurumenarekiko begirunea eragiteko asmotan burutua. Arriaga Antzokiaren alboko plazan iraungo du zabalik urriaren 8rarte.