Datorren asteartean, hilak 22, arratsaldeko 18.30etan, denboraldiaren azken hitzaldia eratuko da Muskizko Meatzari Aretoan “Entrenador de fútbol, ¿salida profesional o vocación?” izenburupean.
Datorren asteartean, hilak 22, arratsaldeko 18.30etan, denboraldiaren azken hitzaldia eratuko da Muskizko Meatzari Aretoan “Entrenador de fútbol, ¿salida profesional o vocación?” izenburupean.
Bihar, hilak 16, Athleticek Werder Bremeren aurkako UEFA kanporaketaren hurrengo partida jokatuko du. Ondoko helbidera posta elektroniko bat bidaltzen duten aurrenengo lau internautek tribuna bina irabaziko dute: info@petronor.com
Ainhoa Carballo Bergado, Andoni Carpintero Maruri, Oier Maruri Contreras eta Koldo Soto Camino dira 2009-2010 ikasturterako Petronorren Lanbide Heziketa bekak jaso dituzten Zierbenako ikasleak. Emanaldia gaur goizean izan da, Zierbenako Udaletxean eta bertan izan dira Marce Elorza alkatea, Josu Jon Imaz Petronorren lehendakaria eta Víctor Pérez de Gezuraga zuzendari nagusia.
Hurrengo asteazkenean, abenduak 16, arratsaldeko 19.30etan, Txus Romon mendi-korrikalari muskiztarrak hitzaldia eskainiko du Muskizko Gaztegunearen beheko solairuan.
Jose Manuel Setien, 1983ko abuztutik hona 1. eta 2. Findegietako bertako operatzaile, bere segurtasunaz zein ingurukoaz erabat arduratzen den gizona dugu, ez daroa-eta alferrik 26 urteko lan profesionala ezelango bape istripurik gabe. Errekord hau aitortu zaio gaur Gabonetako Kopa dela eta eratu den bileran. Setien Kaiku treineruko arraunlaria izana da eta, oraindik ere, hainbat kirol-motatan aritu ohi ena. Seguro gero gorputzaldi onean jarraitu ahal izateak dezente lagundu izan diola. Zorionak.
Aurreko astean hiru ikasle-taldek bisitatu zuten Findegiaren hainbat instalazio: Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak, UPV-EHUko MBA Global Masterrak eta Zaragozako Unibertsitateko Kimika Fakultateak, hain zuzen ere.
Gaurdanik, abenduak 9 eta asteazkena, datorren ostiralerarte, hilak 11, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saila Ingurumen Baimen Bateratu (IBB) baldintzatuaren balioa egiaztatzeko ikuskaritza-plana burutzen arituko da Petronorren Findegiaren barrena.
Petronorren Findegiaren kanpo-instalazioek 20.000 argi-gune dituzte gutxi gora behera. Hau da joan zen urtarrilean webgune hau jendaurrean jarri zenetik hona internautek sarrien egin duten galderari dagokion erantzuna. Gehientsuenek bonbilok egoera-argiak baino ez direla uste izan arren eta, guztiak berdin samarrak gainera, errealitatea erabat bestelakoa da.
Erandioko Tartanga B.H.I.ko ikasle-taldeak bisitatu dute gaur Findegiaren hainbat instalazio. Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman dizkie.