ALBISTEAK

Petronor CO2tik abiatuta metanola lortzeko teknologiak ikertzen eta garatzen ari da, LOWCO2 egitasmoaren baitan

Petronor, trantsizio energetikoarekiko eta karbono gutxiko produktuen garapenarekiko bere konpromisoaren baitan, CO2tik abiatuta metanola lortzeko teknologiak ikertzen eta garatzen ari da, CO2 industriala atzitu eta balorizatzeko teknologia berritzaileak ikertu eta garatzeko asmoa duen LOWCO2 ikerkuntza industrialeko egitasmoaren baitan. 4,9 milioi euroko aurrekontua du hiru urtetan gauzatzekoa eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutakoa da Hazitek Estrategikoa 2019 deialdiaren baitan.
18 Mai 2021
ALBISTEAK

Iñigo Cobeloren irudiko Gipuzkoan ekoizpen elektriko berriztagarriak “kontsumitzaileari itsatsita” egon behar du

Iñigo Cobelo, Edinor-eko negozio garapeneko zuzendariaren ustez  “Gipuzkoako lurraldearen ezaugarriak direla-eta ekoizpen elektriko berriztagarria kontsumitzailearen itsatsita kokatu behar da”  bertan, “sorkuntza azken kontsumitzailearekin”  batuz. Bere irudiko, “sentsibilizazio lana behar da, sustapenekoa, zabalkundekoa, herritarrak eta enpresa txikiak gai izan daitezen merkatu elektrikoak nola funtzionatzen duen ulertzeko eta ekoizpenera gehitzeko”,  hori  “funtsezkoa baita energia berriztagarriek bultzada izan dezaten”.
17 Mai 2021
ALBISTEAK

Turbo Expander berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du FCC Unitateari lotutako eta maiatzaren 4an gelditutako Turbo Expander energia berreskuratzeko Unitatea abian jartzeari ekin zaiola.
17 Mai 2021
ALBISTEAK

Repsolek eta Nissanek errekarga azkarreko puntua zabaldu dute Bergaran

Repsolek eta Nissanek ibilgailu elektrikoentzako errekarga azkarreko puntua abiarazi dute Bergaran Repsolek duen hornitegian, Amillaga 17 kalean. Instalazio berri hau Nissanek eta Repsolek mugikortasun elektrikoa sustatzeko iragan otsailean sinatutako lankidetza akordioaren baitakoa da.  
14 Mai 2021
ALBISTEAK

Juan Abascal eta Juan Antonio Carrillo de Albornozen bisita

Juan Abascal Industria Eraldaketako eta Ekonomia Zirkularreko zuzendari exekutibo berriak, Repsol Taldeko finketa arloko arduradun nagusiak, eta Juan Antonio Carrillo de Albornoz Finketako zuzendari exekutiboak Petronor findegia bisitatu dute gaur. Emiliano López Atxurra konpainiako presidentea eta José Gregorio Luque kontseilari delegatua haiekin izan dira, beste zuzendari batzuekin batera.
13 Mai 2021
ALBISTEAK

3. Plantako galdara abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko egunean zehar, 3. Plantako galdara abian jartzeari ekingo zaiola.
11 Mai 2021
ALBISTEAK