2008an hasitako krisiaren eraginez, eta ustiapeneko kontuaren emaitzak hurrengo urteetan gero eta txarragoak zirela ikusita, lehiakortasuna hobetzeko plana sortu zen 2013aren amaieran. Plan horren bidez ahalegina egin nahi zen eraginkortasuna handitzeko, prozesuen hobekuntza operatiboak eginez eta gastuei eutsiz. Planari Petronor Barria deitu zitzaion, eta sei ardatz ezarri zitzaizkion: kultura aldaketa, prozesuen optimizazioa, instalazioen erabilgarritasuna handitzea, eraginkortasun energetikoa, segurtasun eta ingurumen arloetako proaktibotasuna, eta egoera ekonomiko-finantzario kaskarraren hobekuntza.
Prentsa-oharrak
Prestakuntza- eta dibulgazio-helburuekin destilazio-dorrearen erreprodukzio digitala gauzatzeko hitzarmena
Zierbenako Udalak, DiGiPen teknologia-institutuak, egoitza udalerrian bertan duenak, eta Petronorren findegiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute maketa-prototipo elkarreragilea digitalki eraikitzeko. Findegiaren destilazio-dorrea erreproduzitzea du helburu eta funtzio adierazgarrienak birtualki garatuko ditu.
PETRONORREK ETA REPSOLEK ERREGAIETARAKO DESKONTU-TXARTELA ATERA DUTE ABANTO-ZIERBENA, MUSKIZ ETA ZIERBENAKO HERRITARRENTZAT
• Petronorrek eta Repsolek, beren jarduerak garatzen dituzten udalerrietako herritarrekin duten konpromisoari doakionez, Findegiko auzotarrentzako deskontu-txartela atera dute.
• Doako txartela da, kuotarik gabea, Petronor, Repsol eta Campsaren gasolina-zerbitzuguneetan erregaiak eskuratzerakoan berehalako deskontuak eskaintzen dituena.
• Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako auzotarrek egin ahal izango dute txartel hori eskuratzeko eskabidea.
• Findegiko auzotar-erkidegoa sortu da, txartelaren erabiltzaileei eskaintza berezietan esku hartzeko aukera emango diena.
• Txartela Petronorren findegiaren web orrialdearen bidez eska daiteke: www.petronor.com
ABANTO-ZIERBENAKO, MUSKIZKO ETA ZIERBENAKO AGIENTARIEK PETRONOR BISITATU DUTE
• Petronorrek inguruko 600 pertsona baino gehiago kontratatu ditu geldialdian lan egiteko.
• Kanpoko enpresa espezializatuengana ere jo du, eta horrek eragin nabarmena izan du inguruko ostatu eta jatetxeetan.
• Petronorrek eta udalek arrakastaz leundu dute geldialdiak zirkulazioan izandako eragina: garraio publikoaren sustapena, hurbileko ostatuak, aparkalekuen sorrera…
• Geldialdian ez dago atmosferarako isuririk, eta ekipamendu termikoak (labeak eta galdarak) gelditu egiten dira.
Bihar hasiko dira lanean kimika instalazioko 24 operadore berriak
Gaur Petronorrek diplomak banatu dizkie kimika instalazioko operadoreentzako azken ikastaroa egin duten 24 ikasleei. Bihar bertan egingo zaie kontratua eta findegiko lanpostuetan hasiko dira. Ongi etorri bihotz-bihotzez.
PETRONOR eta TECNALIA etxeek gune konfinatuetako lanetarako segurtasun sistema garatu dute
•Irtenbide honen helburua geldialdian zehar enpresaren garbiketa eta mantentze lanetan inplikatutako pertsonen segurtasuna bermatzea da.
•Gailu honi esker, azkar batean lokalizatu daiteke edozein langile gune konfinatuetan, ebakuazio kasuetan larrialdi deiari erantzuten ez badio.
•Une honetan gailuak proben lehen fasean daude.
•Petronorrentzat urrats bat gehiago da segurtasunarekiko eta berrikuntzarekiko konpromisoan.
•Akordioak TECNALIA etxearen lidergo izaera indartzen du gainean eraman daitezkeen ‘wearables’ gailuen, teknologien eta gadgeten sektorean.
PETRONOR-EK 42 MILIOI EUROKO INBERTSIOA EGIN DU FINDEGIAREN ETENALDIAN
• Geldialdia otsailaren 2an hasiko da eta martxoaren bigarren hamabostaldian amaituko da. Horri esker, teknikariek eta adituek ekoizpenerako instalazioak berrikusi ahal izango dituzte.
• Segurtasuna eta berrikuntza dira prozesu honen helburu nagusiak, Petronor-ek pertsonekin eta inguruarekin duen konpromisoa betetze aldera.
• Denboraldi horretan zehar Petronor-ek 1.200 langile hartuko ditu, 40 bat enpresetakoak. Geldialdian kontratatuko diren enpresen %60tik gora bertakoak dira, eta langile guztiei (Petronor-en behin baino gehiagotan lan egindakoak eta aldi baterakoak) emango zaie segurtasuneko prestakuntza berezia.
Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketa bekak. 2014/2015 ikasturteko lehen ordainketa.
2014-2015 ikasturterako Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketa Beken zazpigarren deialdia gaur hasi da ikasle onuradunei 500 euroko aurrerapena emanez.
Petronorrek eta Somorrostro Irakasguneak prestakuntzaren arloko hitzarmena sinatu dute produkzioko langileen kontratazioa prestatzeko
Petronorrek eta Somorrostro Irakas-guneak -Lanbideren kolaborazioarekin- lankidetzarako hitzarmena sinatu dute gaur operadoreen ikastaroa egite aldera; ekimen horren bidez, plantan lan egiteko gauza diren hautagaiak biltzen dituen lan-burtsa eduki ahal izango da, eta horrela, hautagai horiek inoizkotan petrolio-findegian lan egitea erraztuko da. Ekitaldian, Irakas-gunearen zuzendari Juan Manuel Seco eta Petronorren kontseilari delegatu Andreu Puñet ez ezik, Adolfo Alustizak ere parte hartu du, Lanbideren zuzendari legez.