ETENALDIA 2019 1.PLANTA

2019ko bigarren Etenaldia urrats bat gehiago da seguruagoa, digitalagoa, eraginkorragoa eta lehiakorragoa den Petronor eraikitzeko orduan. Berrikuntzaren bidean aurrera egiten jarraitzeko beste aukera bat.

Geldialdi honetan, 49 milioi euroko inbertsioa egingo da, uztailaren lehenengo hamabostaldira arte luzatuko diren mantentze eta hobekuntza lanetarako.

Zertan datza 1. Plantako Etenaldia?

Bigarren Etenaldi honetan, findegiko 1. Plantako jarduera hilabetez murriztuko da gutxi gorabehera. Epealdi horretan, instalazioen berrikuspena, artapena eta eguneraketa teknologikoa egingo ditugu.

Guztion mesederako etorkizuneko inbertsioa

  • 1. Plantako Etenaldiaren ondorioz, lehen mailako inbertsio berria egingo da, findegiko instalazioak hobetzeko: 27 milloi euro, artapenean; eta 22, inbertsioetan. Horrela, maila guztietan lehiakorragoa den Petronorren hazia ereingo da.
  • Petronorren lan egiten duten pertsonekin batera, 40 enpresatako 1.200 pertsona baino gehiagok esku hartuko dute etenaldi honetan, eta guztiek geldialdiari buruzko prestakuntza espezifikoa jaso dute.
  • Petrolio gordinaren labean airearen aurreberogailu bat instalatzea izango da geldialdi honetako hobekuntza teknologiko nagusia. Iberiar Penintsulako handiena izango da eta energia-eraginkortasuna hobetzen eta CO2 isurketak murrizten lagunduko du.

GELDIALDIKO LANLEKUAK

 
Geldialdiko lanlekuak
Geldialdiko lanlekuak