Petronorrek jakinerazi nahi du, gaur, CK6 Coke Unitateko Gas Konpresorean frogak egingo direla.
Findegia
CK6 Coke Unitateko Gas Konpresorean frogak
Petronorrek jakinerazi nahi du, gaur, CK6 Coke Unitateko Gas Konpresorean frogak egingo direla.
CSFR-en Finketa, Petrokimika eta Gas Masterreko ikasleak, Petronorren
Repsolen Goi Mailako Heziketa Zentruaren Finketa, Petrokimika eta Gas Masterreko ikasleek Petronorren instalazioak bisitatu berri dituzte, Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusiaren eta Fran Fernandez zuzendariorde teknikoaren eskutik.
Krisialdi-garaian lan-aukerako hobetzeko jardunaldia
Victor Perez de Gezuraga eta Fran Fernandez Petronorren zuzendari nagusiak eta zuzendariorde teknikoak parte hartu berri dute, Deustuko Unibertsitatean, “La Formación Continua en la Universidad, un puente hacia la empleabilidad” jardunaldian. Egitarau hau BIZKAILAB hitzarmenaren arabera eratu da, Deustuko Unibertsitatearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eraginez.
AK3 Unitatea berriro ere abian
Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera AK3 Alkilazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola egin beharreko mantentze-lanak amaitu ostean, abenduaren 29an aditzera eman zen bezalaxe.
Prozesu Kimikoen Ingeniaritzaz eta Garapen Iraunkorraz Masterreko ikasleak Petronorren
Prozesu Kimikoen Ingeniaritzaz eta Garapen Iraunkorraz Unibertsitate Masterreko ikasle-irakasleek Petronorreko instalazioak bisitatu zituzten aurreko astean, Fran Fernandez zuzendariorde teknikoaren eskutik.
2. Plantako Unitateen hainbat urtetatik behingo geldialdia
Petronorrek jakinerazi nahi du bihar, otsailaren 24tik aurrera, arloka-arloka ekingo zaiola 2. Plantako Unitateen hainbat urtetatik behingo mantenu-geldialdiari. Ustez eta asmoz, geldialdiaren iraupena 40 egun ingurukoa izango eta, bestelakorik gertatuko balitz, garaiz emango litzateke aldaketen berri.
Istripugarritasuna hobetu da Petronorren
Azken datuen arabera, Petronorren izandako bajadun istripuak %42 gutxitu dira 2011an. Bajadun istripuen Frekuentzia Indize (FI) Orokorra 1.75ekoa izan da, bigarren daturik onena 2006tik hona.
Ideia Lehiaketaren azken balantza
Hobekuntzarako Ideia Lehiaketaren batzordeak bere ibilbideari amaiera eman zion atzo eta azken lau urteotako balantza egin, Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiarekin batera.