Abantoren Herriko Aholkulari-taldea pasa den urriaren 15ean eratu zen, udaletxearen eskakizunez. Helburua herritarren eta enpresaren arteko elkarrekintza gunea sortzea da, hirutan bildu den, Muskiz-ren Herriko Aholkulari-taldearen ildotik.
Findegia
Roberto Velascok berrindustrializazioaren aldeko apustua egiten du
Roberto Velasco Petronorren administrazio kontseiluko kideak bere azkeneko saiakera –“Salvad a la Industria Española”- aurkeztu zuen atzo Madrilen. Bertan gizarte zein herrialdeen garapenerako industria jarduerak duen garrantzia azpimarratu zuen.
Repsol eta Indra sarituak izan dira itsas instalazioetarako sortutako Segurtasun Teknologiagatik
World Oil argitalpen berezitua Repsol eta Indra saritu ditu bere HEADS (Hydrocarbon Early and Automatic Detection System) proiektuagatik, itsasoan hidrokarburoen ihesaldiak arin detektatzeko teknologia aitzindaria, energia industriaren instalazioen segurtasuna handitzen duena.
The Guardian-ek Andreu Pu
The Guardian egunkari britainiarrak Euskadiri buruzko gehigarri berezia argitaratu du, Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatuaren elkarrizketarekin; Findegia erreferentziazko euskal energia enpresa baita.
Josu Jon Imaz, Euskadiko erreputazio korporatiborik oneneko gestorea
Josu Jon Imazek erreputazio korporatiborik onena duen gestorea da eta Petronor bosgarren enpresarik onena, RECORD EUSKADI Euskal enpresen Erreputazio Korporatiboari buruzko txostenaren emaitzen arabera.
Findegiko langileen azken senide taldeak Petronorren bisitari
Findegiko langileen azken senide taldeak Petronor bisitatu zuen atzo, ateak zabaltzeko egunen barruan.
Repsol Fundazioaren Ekintzaile Funtsaren bost proiektu The South Summit 2014-ren finalistak
Repsol Fundazioaren Ekintzaile Funtsaren bost proiektu –Vortex, Ledmotive, Powertrack, Focus eta Ecomesh– The South Summit lehiaketan jasotako 3.000 proposamenen artean aukeratutako ehun finalisten artean daude. Txapelketa Europako Hegoko ekimen erakustaldi nagusiena da eta Madrilen antolatuko da bihartik aurrera.
BL-22 galdararen abian jartzea eta CG1 Kogenerazio Unitatearen geldialdia
Petronorrek jakinarazi nahi du 2. plantako BL-22 galdara abian jartzeari ekin zaiola. Ondoren, 1. plantako CG1 Kogenerazio Unitatea geldituko da, mantenu lanak egiteko, produkzio eraginik gabe.
Jose Maria Montserrat: “aldaketa garaia da eta finketa negozioa eraberritu behar da”
“Aldaketa garaia da eta finketa negozioa eraberritu behar da” azpimarratu zuen Jose Maria Montserrat Petronorren Ingeniaritza zein Mantenu buruak Mondragon korporazioak, irailaren 25an, antolatutako Industria Interneti buruzko Dreamworks jardunaldietan.

