Ingurunea

Muskizek biziki txalotu zuen Lamia hari laukotea

Meatzari Aretoa larri kaltetu zuten uholdeek ez zuten eragotzi Lamia hari laukoteak, Bilboko Koral Elkarteko harizko laukote egoiliarrak, joan den larunbatean, abenduaren 4an, Muskizen kontzertua ematea.
09 Abe 2021
ALBISTEAK

Barbadun ibaira ura ponpatzeko protokoloa aktibatu da

Azken egun hauetako euriteen ondorioz, eta jarraituko dutela aurreikusita, gaurko arratsaldeko 13:00etan Barbadun ibaira ura ponpatzeko protokoloa aktibatu da, Ingurumen Baimen Osotuan jasotako arauak aplikatuz. Horren berri eman zaie Muskizko Udalari eta URA Uraren Euskal Agentziari.
08 Abe 2021
ALBISTEAK

Barbadun ibaira ura ponpatzeko protokoloa desaktibatu da

Gaurko arratsaldean, osteguna, ekaitzaren ondoren egoerak hobera egin duela ikusita, Barbadun ibaira ura ponpatzeko protokoloa desaktibatu da. Horren berri eman zaie Muskizko Udalari eta URA Uraren Euskal Agentziari.
02 Abe 2021
ALBISTEAK

Eusko Jaurlaritzak simulazioa egingo du gaur, astelehena

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako  Zuzendaritzak, Aveq-Kimikarekin batera, jakinarazi nahi du, gaur astelehena, azaroak 22, Muskizen eta Bilboko Portuan (Zierbena) instalatuta dauden istripu kimikoak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, inoiz izan daitezkeen isuri kimiko hipotetikoen aurrean gertu egon ahal izateko. Saio hau Seveso araudia dela eta, kanpora isuriak bota ditzaketen industria kimikoen segurtasunaren inguruan noizik behin egin ohi diren aldizkako simulazioetako bat izango da.
22 Aza 2021
ALBISTEAK

Txakurrek Muskiz hartuko dute azaroaren 28an Txakurtrailean

Datorren azaroaren 28an, Muskizko Lau Urrats Txakurtrail 2021 lasterketa egingo da Muskizen. Euskadiko Txakurkros Ligarako puntuagarria den froga honek Lau Urrats elkarteak antolatu du,  Udalarekin eta Amarok‑ekin lankidetzan, eta Petronorren babesa dauka. Bi modalitate egongo dira: 8 kilometroko ibilbideko Muskizko Lau Urrats Txakurtrail 2021, eta 4 kilometroko txakurkrosa.
17 Aza 2021
ALBISTEAK