Ingurunea

Araudirik ezak ez ditu errazten hidrogenoaren garapena eta horren inguruko inbertsioak Euskadin

Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteak lan-batzordea abiarazi du, eta José Ignacio Zudaire presidenteak azaldu duenez, batzorde horretatik “lankidetzan dihardugu administrazio publikoekin administrazio-prozeduren arauketa eta homologazio-prozesu osoa bultzatu eta azkartzeko”.  Izan ere, asko dira inbertsioak, eta handiak gobernuetatik bultzatutako pizgarriak, baina hidrogenoaren boomak beharrezko erregulaziorik gabe harrapatu du administrazioa, enpresen inbertsio-ahalegin hori guztia zentzatu eta bideratu ahal izateko.
15 Ots 2022
ALBISTEAK

Hidrogenoaren trena, errealitate teknologikoa

Hidrogenoaren trena errealitate teknologikoa da dagoeneko, Petronorrek, Talgok eta Arabako Foru Aldundiak akordioa sinatu baitute Ribabellosan (Araba) tren horien ikerketa, garapen eta ekoizpen-zentroa sortzeko.
31 Urt 2022
ALBISTEAK

Edinor eta Repsol Fundazioa elkarrekin ariko dira trantsizio energetikoa eta bizitegi-inguru zaurgarrietako deskarbonizazioa bultzatzeko

Petronorren filiala den Edinorrek eta Repsol Fundazioak hitzarmen estrategikoa sinatu dute trantsizio energetikoa bultzatu eta Euskadin bizitegi-inguruan zaharberritze energetiko eko-iraunkorretan lankide izateko. Ondorioz, bizitegi-inguru zaurgarrietan deskarbonizazio egitasmoak abiaraziko dituzte elkarrekin auzo, eraikin eta etxebizitzen zaharberritze eta efizientzia energetikoko arloetan.
26 Urt 2022
ALBISTEAK