Ingurunea

321 ikaslek parte hartu dute III. Petronor Kultura Kanpusean

321 ikaslek hartu dute parte, Petronorrek, ByP Eventos Deportivosen laguntzaz, azaroaren 14tik 25era Muskiz eta Abanto-Zierbenako ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzan antolatu duen III. Kultura Kanpusean. Ekimen honen helburua, ikasgeletan zein gizartean, errespetua, elkarrizketa eta gizarte arazoen aurrean sentsibilizazioa sustatzen duten bizikidetzako oinarrizko balioak hedatzen laguntzea izan da.
28 Aza 2022
ALBISTEAK

Petronorrek Muskizko Txakurtraila babestuko du

Datorren igande honetan, azaroak 27, Muskizko Txakurtrail Lasterketaren edizio berria izango da. LAU URRATS elkarteak antolatzen du, Petronorren eta Muskizko Udalaren babesa du, eta “Euskadiko Txakurkros Liga”-rako proba puntuagarria izango da.
25 Aza 2022
ALBISTEAK

Eusko Jaurlaritzak simulazioa egingo du gaur, astelehena

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, Aveq-Kimika Enpresa Kimikoen Euskal Elkartearekin batera, jakinarazi nahi du, gaur, azaroak 21, Muskizen, Zierbenan eta Santurtzin instalatuta dauden emergentzia kimikoak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla. Saio hau, aldian-aldian, Seveso araudiaren menpeko enpresa kimikoen segurtasun-eremuan egiten diren simulazioekin lotuta dago eta herritarrei ihes toxiko kimikoez alertatzeko da.
21 Aza 2022
ALBISTEAK

Petronor Kultura Kanpusa bueltan da, inguruko ikasleentzako 15 hezkuntza-hitzaldirekin

Petronorrek, ByP Eventos Deportivosekin elkarlanean, Kultura-kanpusaren hirugarren edizioa antolatuko du azaroaren 14tik 25era, Muskizko eta Abanto-Zierbenako ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Helburua, ikasgeletan zein gizartean, errespetua, elkarrizketa eta gizarte arazoen aurrean sentsibilizazioa sustatzen duten bizikidetzako oinarrizko balioak hedatzen laguntzea da.
08 Aza 2022
ALBISTEAK