Ingurunea

La Arena “bikaina” da

La Arena hondartzaren (Muskiz-Zierbena) kalifikazioa “bikaina” da, azken lau denboraldietako analisi mikrobiologikoen emaitzen arabera. Bainua “librea” da, uraren kalitateari dagokionez, eta bere inguruaren osasun-kalitatea “ona” da, hala ziurtatzen du Bizkaiko Bainu Eremuetako azken Osasun Kontroleko Programak.
18 Eka 2022
ALBISTEAK

Muskiz, ‘TEKetako Karabana’-ren lehenengo geltokia

“Gaur hasiko dugu TEK Karabana Euskadin, hilabete osoan Muskiz, Zierbena eta Gernika-Lumo, Bizkaian, Berrobi, Gipuzkoan, eta Santullan, Kantabrian, zeharkatuko dituena. Muskizen hasi gara eratutako lehen TEKa delako, eta gure helburua da energia-komunitateen figura herritarrei eta merkatari txikiei hurbiltzea”, adierazi zuen Juan Diego Edinorreko kontseilari delegatuak atzo, ekimenaren aurkezpenean. Karabanak igaroko dituen 5 udalerrietan tokiko komunitate energetikoak eratu dira, EBko Next Generation funtsen babesa dutenak.
17 Eka 2022
ALBISTEAK

Barakaldok energia iraunkorra eta merkeagoa izango du 850 familia eta denda txikirentzat

Barakaldok Euskadiko Tokiko Energia Komunitaterik handiena hartuko du, 850 familia eta denda txikiri energia-autokontsumorako sarbidea erraztuko diena, 10 udal-eraikinetan panel fotovoltaikoak instalatzeari esker. Barakaldoko ‘Tokiko Energia Komunitatea-TEK Barakaldo’ izeneko elkartea Edinorrek, Petronorren filialak, diseinatutako Tokiko Energia Komunitatearen ereduari dagokio, eta bai instalazioak egiteko zein mantentzeko, tokiko enpresak hautatuko dira lehentasunez. Horrekin guztiarekin lortu nahi da proiektuak udalerrian jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen ere laguntzea.
15 Eka 2022
ALBISTEAK

Edinorrek garatutako Seminario Zentrum TEKak 14 tona CO2ren isurketa saihestu du

Petronorren filiala den Edinor enpresak garatu eta Derioko Seminario Zaharrean finkatuta dagoen enpresa eta zerbitzu-eremuko enpresek eta erakundeek osatutako Seminario Zentrum TEK izeneko tokiko energia-komunitateak atmosferara 14,25 tona CO2 isurtzea saihestu du 2021eko uztailean instalatu zenez geroztik, 1.975 zuhaitz landatzearen baliokidea. Seminario Zentrumeko estalkian kokatutako eguzki-plakek 57MWh energia sortu dute guztira.
06 Eka 2022
ALBISTEAK

Eusko Jaurlaritzak simulazioa egingo du gaur

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, Aveq-Kimika Enpresa Kimikoen Euskal Elkartearekin batera, jakinarazi nahi du, gaur, ekainak 6, Muskizen, Abanto-Zierbenan, Zierbenan, Santurtzin, Getxon, Portugaleten eta  Luzero Lurmuturrean (Zierbena) instalatuta dauden emergentzia kimikoak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, SEVESO araudiaren menpeko industria kimikoetan gerta litezkeen eta ihes toxikoak eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko. Abisu akustikoak Muskizen, Abanto-Zierbenan eta Zierbenan entzungo dira goizeko 10:00etan; Santurtzin, Getxon, Portugaleten eta Zierbenan berriz ere 11:00etan, eta Luzero Lurmuturrean, Zierbenan berriro, 11:30ean.
06 Eka 2022
ALBISTEAK

La Arenak “bikain” hasi du bainu denboraldia

Bainu denboraldia Bizkaiko hondartzetan hasi da eta La Arenak (Muskiz-Zierbena) kalifikazio “bikainarekin” hasi du, “bainua librea” da eta inguruko osasun-kalitatea “ona”, Bainu Eremuen Osasun Kontrolerako lehen Programak ziurtatzen duenez.
03 Eka 2022
ALBISTEAK

“Eguzki Fest” arrakastaz itzuli da Muskizera

Joan den asteburuan Muskizera itzuli zen, arrakasta handiz, udaberriko Eguzki Fest jaia, usain eta zaporeen txokoak bezalako hainbat gunerekin. Horrez gain, haurrentzako tailerrak, zuzeneko musika eta dastaketa enogastronomikoak antolatu ziren, jendez betetako Meatzari plazan.
23 Mai 2022
ALBISTEAK

José Ignacio Zudaire: “H2SAREA proiektua Euskadik erronka bat, deskarbonizazioa, gure lurraldeko garapen teknologiko industrialerako aukera bihurtzeko duen estrategiaren adibidea da”

“Trantsizio energetikoko prozesu batean murgilduta gaude, eta azken gertakariek, Errusiak Ukraina inbaditu izanak, moteldu beharrean, bizkortu baino ez dute egin. Europarrak garen aldetik, deskarbonizazioaren helburu nagusia mantentzen dugu, klima-aldaketaren aurkako borrokarako oinarrizko bektore gisa, baina azken aldian agian gutxi presente egon den beste zutabe batekin lotuta, horniduraren segurtasunarekin, alegia. Testuinguru horretan, hidrogeno berriztagarriaren aldeko apustua erabat indarrean dago. Hasieratik, Euskadin, hidrogenoaren ekonomiaren inguruan ekosistema bat sortzean oinarritzen zen estrategia diferentzial batekin abiatu ginen, haren garapena errazteko. Erronka bat, deskarbonizazioa, gure lurraldeko garapen teknologiko industrialerako aukera bihurtzeko estrategia. Gaur aurkezten dena bezalako proiektuak estrategia horren adibide garbia dira, enpresa baten lidergoarekin, kasu honetan Nortegas, hidrogenoaren garraioaren beharrei erantzuteko aukera emango duen teknologia garatzeko, elkarlanean, proiektu bati ekiten zaio”,  adierazi du José Ignacio Zudaire Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidenteak, Nortegasko H2SAREA proiektuaren inaugurazio-ekitaldian.  
02 Mai 2022
ALBISTEAK