Eusko Jaurlaritzak eta Repsolek elkarrekin sortu dute “Ibil” elkartea, Euskadin zehar ibilgailu elektrikoak betetzeko hornigailu-sarea garatzeko. Sozietateak bi milioi euroren kapitala izango du, sortzaile biek erdi bana. Hasteko, 2011 urterako 85 hornigailu jartzekotan jardungo du eta beste 140 inguru, berriz, 2012rako.
ALBISTEAK
Kogenerazio unitate berriaren lehen probak
Petronorrek jakinerazi nahi du bihar asteazkenetik aurrera, urriak 13, ekingo zaiola Kogenerazio unitate berriari dagozkion proba- eta doitze-protokoloak indarrean jartzeari. Abiarazte honi ekingo zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren Lurralde Ordezkaritzaren aldetik beharrezko “Probak Indarrean Jartzeko” baimena jaso ondoren.
BSRren denboraldia berria
Gaur aurkeztu da BILBAO BSR (Saskibaloia gurpil-aulkitan) taldearen denboraldi berria. Beste behin, Sando teknikari galiziarrak zuzentzen duen taldeak zazpi garaipen lortzea du helburutzat, gutxienez mailari eutsi ahal izateko. Hortik aurrera, edozer gauza gertatu daiteke… Errege-koparen baitan zirrikituren bat aurkitu edota lehen zortzien artean amaitu, ondorioz Europan lehiatu ahal izateko.
Gaur jarriko dira indarrean Lehen Plantako ekoizpen-unitateak
Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera Lehen Plantaren Ekoizpen Unitateak indarrean jartzeari ekingo zaiola. Unitate hauek irailaren 25etik hona egon dira geldirik, Findegiko laberik handienaren energia-eraginkortasuna hobetu ahal izateko.
Hil-kapera, Muskizko Udaletxean
Fernando Martin zenaren omenetan, gaur eguerditik aurrera ireki da Muskizko Udalaren Batzar Aretoan arratsaldeko seiak arte zabalik iraungo duen hil-kapera. Ordu honetan lagunarteko ekitaldia izango da, Jose Antonio Pastor Bizkaiko sozialisten idazkari nagusia tarteko.
Socorroko Anda Maria berriro bere egoitzan
“Socorrillo” deritzon prozesioarekin batera gaur eman zaio amaiera, Pobeñan, asteburu guztian zehar eratu den Done Jakue Bidearen Euskadiko Lehen Topaketari. Julio Usandizaga, egitasmoaren eragile gisa, Victor Perez de Gezuraga ekintza babestu duen Petronorren zuzendari nagusi, eta Gonzalo Riancho, Muskizko alkatea, elkarrekin bildu dira lehen ekitaldi honen amaieran, hurrengorik ere izango denaren itxaropenetan.
Itsaski Azoka, Zierbenan
Asteburu guztian zehar eratuko da Zierbenako portuan urteroko Itsaski Azoka. Antolatzaileek 150.000 inguru lagunen bisita itxaro dute eta, batez beste, 14 tona besteko marisko-kontsumoa. Eguraldi ona zein arrakasta segurutzat joten dira.
El f
“El fútbol femenino en Euskadi” deritzan izenburupean, futbolaren inguruko beste hitzaldi bat izango da Muskizen, beti ere ByP Eventos Deportivos agentziak antolatua eta Petronorren dirulaguntzaz.
Fernando Llorente eta David Lopez Muskizen
Gaur, hilak 29, Fernando Llorente eta David Lopez athleticen jokalariek autografo-sinadura ekitaldia izango dute Muskizen.