UEFAren kanporaketaren hurrengo partida dela eta, Athletic-ek Andercht-en aurka otsailaren 18an San Mamesen jokatuko duenez gero, Petronorrek sei tribuna-sarrera zozketatuko ditu ondoko egunetan.
UEFAren kanporaketaren hurrengo partida dela eta, Athletic-ek Andercht-en aurka otsailaren 18an San Mamesen jokatuko duenez gero, Petronorrek sei tribuna-sarrera zozketatuko ditu ondoko egunetan.
Athletic Club-ek erabaki du urrezko eta brillantezko intsignia ematea Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariari “bere etenbako ahalegin, jarrera eta laguntzarengatik Athletic-en goraipenetan”.
Urtarrilaren 15ean webgune berberonetan informatu zenez gero, urtarrilaren 25eko astetik aurrera, arloka-arloka ekin zitzaion Konbertsio Unitateen hainbat urtetatik behingo mantenu-geldialdiari
Arena hondartzako bainu-uraren kalifikazio ofizialak sekulako hobekuntza ezagutu izan du azken urteotan, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren ikerketa-lanek adierazten dituzten datuen arabera. Egungo egoeran bikaintasuna da nagusi.
Aste honetatik aurrera Petronor Stop CO2 Euskadi webgunearen baitan agertuko da, bestelako enpresa kidetueen zerrendan. Kide bereziak “Stop CO2 Euskadi ekimenarekin konpromisorik handiena duten enpresa eta administrazio publikoak dira. Helburu bakarra dute guztiek: klima aldaketaren eta haren ondorioen aurka borrokatzea”.
Findegiak OHSAS 18001/2007 Segurtasun Kudeaketa Sistemaren mantenu-ziurtagiriaren beste auditoria bat gainditu du. Ziurtagiri honen arabera Petronorrek Lan Osasun eta Segurtasun arloko arau zorrotzak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen ditu.
Virginia Berasategi bilbotar triatleta, Kaiku taldea, Eli Pinedo eskubaloilaria, Juan Martinez de Irujo esku-pilotaria eta Patxi Usobiaga eskalatzailea izan dira El Correoko irakurleek aukeratutako 2009ko bost kirolaririk onenak. Petronor-en babesaz Muskizko Meatzari Areto betean eman ziren sariak.
Ortuellako Industria Imar enpresak jaso du gaur, Patxi Lopez lehendakariaren eskutik, XIV. Marcelo Gangoiti Saria. Sari hau urtero eratu ohi du Somorrostro Ikasguneak, Bizkaiko Diputazioaren, Spriren eta Cebeken laguntzaz. Saria eskuratu dute Iñigo Gamindek eta Jon Viterik, Administrazio Kontseiluaren lehendakariak eta gerentek, hurrenez hurren.
Aurreko astean lau ikasle-taldek bisitatu dute Findegiaren hainbat instalazio: Bergara BHIk, San Ignacio Ikastetxeak, Oyanguren BHIk eta Somorrostro Irakas-guneak..