Manu Tejada alkatea bertan zela, Josu Jon Imaz lehendakariak eta Víctor Pérez de Gezuraga zuzendari nagusiak elkarrekin zabaldu dituzte gaur, Abanto-Zierbenako Udal Areto Nagusian eta bertako 36 gazteren artean, Lanbide Heziketa ikasketak egiteko Petronorren bekak.
ALBISTEAK
Petronor, ingurumen-erronkari erantzuten dion enpresa
“Petronorren betekizuna gizarteak behar dituen erregaiak ekoiztea da. Guztia bertako ongizatea eta garapena segurtatu ahal izateko eta ingurumen-baldintzarik zorrotzenak gogoan hartuz” adierazi du Fran Fernandez Findegiaren azpizuzendari teknikoak, Euskaliten eta Innobasqueren eraginez Kalitate Astean zehar eratu berri den Ejemplos prácticos de sostenibilidad y responsabilidad social empresarial mahai-inguruan barrena.
Gonbidatu apartak hurrengo hitzaldian
Datorrean asteazkenean, hilak 25, beste hitzaldi bat eratuko da Muskizko Meatzari Aretoan. Honako honetan “El gol como estilo de vida y forma de supervivencia” izango da eztabaida-gai eta gonbidatu apartak izango dira hizlari: Fernando Llorente, Ismael Urzaiz eta Carlos Ruiz, Athletic-en aurrelari ohiak.
Segurtasuna, indarrean dagoen legeria bete beharra baino haratago
“El papel de Petronor al subcontratar” da Fernando Alonso Petronorren Ingenieritza-Mantenu zuzendariak Bilboko Euskalduna jauregian azaldutako txostenaren izenburua, Arriskuen ebaluazioa deritzan jardunaldietako hitzaldi-zerrendaren barruan. Bere mintzaldiak bi alor landu ditu batez beste. Batetik, Petronorrek duen konpromisoa bere eraginpeko PYMEetan segurtasun-kultura eta kudeaketa areagotzeko eta, bestetik, enpresa handiek duten ahalmena subkontratatzen dituzten enpresetan segurtasuna indarrean dagoen legeria baina haratago gogoan hartua izan dadin.
Asti Leku Ikastolako ikasleak bisitari
Portugaleteko Asti Leku Ikastolako ikasle-taldeak bisitatu dute gaur Findegiaren hainbat instalazio. Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman dizkie.
Eskubaloiak berrogei urte bete Muskizen
Aurreko asteartean, Meatzari Aretoan, Balonmano en Muskiz deritzan liburuaren aurkezpena egin zen. Udalaren zein Petronorren dirulaguntzaz argitara emandako liburu honek Muskizko eskubaloi-jardueraren historia biltzen du edozenbat argazkitan. Elkartea sortu, 1968an sortu zen Unión Deportiva Muñatones izenez eta, 1986an egindako aldaketaren ondotik, Club Balonmano Muskiz deritza geroztik.
Mungia B.H.I.ko ikasleak bisitari
Mungia B.H.I.ko ikasle-taldeak bisitatu zuten atzo Findegiaren hainbat instalazio. Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman zizkien.
Jose Manuel de la Sen, Sustapen Ekonomiko Saria
Jose Manuel de la Sen Larrea oraintsu arte Petronorren kontseilari-ordezkaria izan denak atzo jaso zuen Santurtzin, Deia egunkariak antolatutako Hemendik saria Sustapen Ekonomikoari dagokion arloan. Bai berrogei urtean berrilkuntzaz arduratzeagatik eta baita URF egitasmoa burutzeagatik ere, ez baita alferrik sekula Euskadin egindako industria-inbertsiorik handiena. De la Senek adierazi zuenez “berrikuntza egunero-egunero egindako ahalegina besterik ez da”.
Petronorren Lanbide Heziketa bekak, Muskizen
Gonzalo Riancho alkatea bertan zela, Josu Jon Imaz lehendakariak eta Víctor Pérez de Gezuraga zuzendari nagusiak elkarrekin zabaldu dituzte gaur, Muskizko Udal Areto Nagusian eta bertako 28 gazteren artean, Lanbide Heziketa ikasketak egiteko Petronorren bekak.