Imaz: “Adimen Artifiziala funtsezkoa da gure industriaren lehiakortasunerako”
“Adimen Artifiziala funtsezkoa da gure industriaren lehiakortasunerako, eta enpresok ahaleginak batu behar ditugu, ikasi eta irakatsi, esperientziak partekatu eta teknologia hori balio-kate osora, batez ere enpresa txiki eta ertainetara, eramateko prozesua bizkortu”, esan du Josu Jon Imaz Repsoleko CEOak, Konpainiaren egoitzan, gaur izandako “I. IndesIA Foroa: Adimen Artifizialaren eragina industrian” jardunaldiaren baitan.
09 Ots 2022
ALBISTEAK

