Bilbo, hiri-mugikortasun iraunkorraren munduko hiriburua
Bilbo hiri-mugikortasun iraunkorraren munduko hiriburua izango da berriz ere gaur eta bihar, urriak 6 eta 7, SUM Bilbao 21 biltzarraren eskutik. Topaketaren bigarren edizioak bost kontinenteetako 90 aditu baino gehiago bilduko ditu, eta guztien artean, hiri-mugikortasunarekin lotutako egungo gairik nabarmenenak jorratu, hiriek mugikortasun iraunkorragoa finkatzeko dituzten erronkak eta aukerak aztertu, eta mundu osoko hirien arrakasta-kasuak emango dituzte ezagutzera.
06 Urr 2021
ALBISTEAK

