Muskizko Emakumeen Elkarteak Petronorren dirulaguntza jaso du Donibaneko jaietan eratutako hainbat ekintza ordaintzeko.
ALBISTEAK
Petronorrek urtero 390.000 tona CO2 gutxiago isuriko ditu
Petronorrek 108 milio euroko inbertsioa egingo du 2016rako CO2 isuriak %15ean murrizteko asmoz. Hori da ekintza planaren lehendabiziko helburua Urko Urbizuk, Petronorren Kudeaketa Energetikoaren eta CO2 Murrizketaren burua, Muskiz LH Uda Ikastaroen hasierako jardunaldian, atzo, azaldu zuenez.
Petronorren XXIX Ikurrinaren aurkezpena
Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak, Marce Elorza Zierbenako alkateak eta Jose Luis Herrerias Zierbena Arraun Elkartearen lehendakariak aurkeztu zuten atzo Petronorren XXIX. Ikurrina. Estropada larunbatean, ekainak 30, izango da, arratsaldeko 18:00etan.
Victor Perez de Gezuraga: “Petronor enpresa iraunkorra da eta ondo prestatutako pertsonak behar ditu”
Victor Perez de Gezuragak, Petronorren zuzendari nagusia, Xabier Garmendiak, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia Sailburuordea, Gontzal Rianchok, Muskizko alkateordea, eta Juan Manuel Secok, Somorrostro irakas Guneko zuzendaria, Muskiz LH Uda Ikastaroei hasiera eman diete, gaur goizean, Meatzari Aretoan, “Eraginkortasuna eta Energia Iraunkorra-“ren inguruko jardunaldiarekin.
2011-2012 ikasturterako Petronor eta Repsol Fundazioaren LH bekak
Bostgarren urtez Petronorrek eta Repsol Fundazioak Lanbide Heziketa bekak iragarri dituzte Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako hiritarrentzat.
Energia Iraunkorraren Astea Petronorren
Energia Iraunkoraren Astea da eta Petronorrek 2016rako atmosferara isuritzen den CO2 kantitatea %16an murrizteko helburua dauka.
Stockaren balio handitzeak Petronorren jarduera ezkorra gainditu
Petronorrek 2011an izandako ustiapenaren emaitza 30,2 milioi eurokoa izan da, aurreko urtean baino %70a gutxiago. Hori finketa esparrua egoera kaskarrean dagoenean eta nazioko merkatuko produktuen kontsumo eskaera asko murriztu denean.
Petronor eta kontratu enpresen buruzagien arteko urteroko segurtasun bilera
Petronor eta kontratu enpresen buruzagien arteko urteroko segurtasun bilera izan da, orain dela gutxi, Somorrostro Irakas Gunean. Findegiko lanetan ohikoak diren 42 enpresako 82 pertsona inguruk parte hartu zuten Jose Maria Montserrat Petronorren Ingeniaritza eta Mantenu-zerbitzuetako zuzendariak gidatu zuen batzarrean.
V. San Antonio Txapelketa-Petronor trofeoa
San Antonio Txapelketa-Petronor Trofeoaren bostgarren edizioa, igandean, amaitu egin zen sari banaketarekin. Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduraduna bertan izan zen.