Repsol, Dow Jones Sustainability Indexes-en 2011ko edizioan munduko liderra izan da Oil & Gas sektorean, indize globalean zein Europakoan puntuaziorik gorena lortuta.
Findegia
Francisco Pulidok Findegia bisitatu
Francisco Pulido Valladolideko Unibertsitatearen Zientzia Fakultateko Kimika Organikoaz Katedradunak Petronor bisitatu du. Pulido irakaslea mundu mailako erreferentziarik handienetakoa da molekula organiko naturalen eta konplexuen arloan.
Petrolio-erreserbak hazi egin dira
“Jakinekotzat” jotzen diren munduko petrolio-erreserbak hazi egin dira azken hamar urteotan. Iaz erreserba ezagunak 1.383.2 milioi upel beste ziren, hau da, 2000 urtean baino 278,3 milioi gehiago, Petroleum Economist erakundeak aditzera emandako datuen arabera. Hau da, hamar urteko ekoizpen eta kontsumoaren ondotik petrolio-erreserbak %26 gehitu dira munduan.
FMUren konexioarteko lerroen lurruntze-lanak
Petronorrek jakinerazi nahi du hurrengo egunetan egingo direla Fuelolioa Murrizteko Unitatearen konexioarteko lerroen lurruntze-lanen prestaketak. Lerro hauek, FMU egitasmoaren lurrun-hornidura segurtatzeko ezezik, CK6 koke-unitatea zein Hozte-sistema lurrunez hornitzeko ere izango dira.
Gazteluberri zozketa: 2282 zenbakia saritua
Athletic-en kamisetaren irabazlea Gazteluberri aldizkariaren 7982 zenbakia izan da. 7 eguneko epean aurkeztu ez denez, zenbaki saritu berria 2282 da.
Gaiker Petronorren bisitari
Begoña Goirizelaia Gaikerren zuzendari nagusia eta Iñaki Letona zentru teknologiko bereko Lehendakaritzaren Kabineteburua Petronorren izan dira bisitari eta Fran Fernández teknika-zuzendariordearen eskutik findegia ezagutzeko aukera izan dute.
Muskiz FP-ren II. Uda-Ikastaroen amaiera
Muskiz FP-ren II. Uda Ikastaroak amaitu ziren atzo, “Europa 2020 estrategia eta energiaren jasangarritasunaren sorreran” jaurdunaldiarekin batera. Besteak beste, petrolioaren etorkizuna, bere eratorriak, gure eguneroko bizitzan duen garrantzia eta hurrengo hamarkadetan izango den energia-ekoizpena izan ziren gairik nagusienak. Horrez gainera, Euskadi 2020 Energiaren Plan Estrategikoa egiteko jarraitzen ari diren oinarriak jakinarazi ziren, Europako 20-20-20 Estrategiaren ildotik.
FMUren atzerako kontaketa hasi da
Fueloila Murrizteko Unitatea indarrean jartzeko atzerako kontaketa bertan da. Puzzlearen pieza guztiak elkarrekin muntatzen hasiak dira honezkero, koke-plantak bere bideari ekin diezaion aurtengo laugarren hiruhilekoan zehar. Euskadin sekula izan den industria-egitasmorik galantenaren eraikuntza 2009ko martxoan hasi zen eta aurten amaituko da.
Abian ekin eta indarrean jarri
Petronorrek jakinerazi nahi du bart iluntzean ekin zitzaiola Lehen Plantari dagokion Platformado P1 unitatea abian hasi eta indarrean jartzeari.

