Petronor

Bilbao-Petronor IV. ECO Rallyak ostiraletik aurrera euskal errepideak zeharkatuko ditu

Bilbao-Petronor IV. Eco Rally-a Bilboko kaleetara itzuliko da asteburu honetan,  irailak 29 eta 30. Bertan, energia alteratiboekin ekoiztutako 54 automobilek hartuko dute parte. Ekimen honekin ingurumenaren babesa eta iraunkortasunaren lehentasuna bilatzen da. Izan ere, pertsonen gidatzeko ohiturak aldatzea da hitzorduaren helburua, elektrizitatea edo hidrogenoa bezalako erregai alternatiboen erabilera sustatzeko.
28 Ira 2023
ALBISTEAK

Petronorrek Women Angels for Steam elkartearen urteroko bileran parte hartu du

Ana Beobidek Petronorreko kontseilariak, Women Angels for Steam elkarteak urtero antolatzen duen bileran parte hartu du. Funtzezko hiru faktore batzen dituen elkartea da; hau da, emakume inbertitzaileak, ekintzaileak eta proiektu teknologikoak bateratzen ditu. Elkarteak emakumeen presentzia ekintzailea Steam eremuetan sustatzea du helburu, eta aurten, bosgarren urteurrena ospatu du Bilbon.
19 Ira 2023
ALBISTEAK

Petronorrek O.C.O Technology Ltd. bazkide teknologikoaren bisita jaso du

O.C.O Technology Ltd., karbonoaren bilketan, eraikuntza-produktu jasangarrien sorkuntzan eta hondakinen tratamenduan espezializatutako enpresa britaniarrak, Petronorreko findegia bisitatu du, bazkide gisa elkarlanean egiten duten ekonomia zirkularreko proiektuan aurrera egiteko helburuarekin.
11 Ira 2023
ALBISTEAK