Petronor

H3 eta G3 berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du gaur, uztailak 8, H3 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatea (2. Planta) martxan jartzeko lanak hasiko direla. Datorren larunbatean, uztailaren 10ean, amaitzea aurreikusi da.
08 Uzt 2021
ALBISTEAK

AOPk formatu digital interaktiboan aurkeztu du 2020ko Memoria

AOPk (Espainiako Petrolio-Produktuen Operadoreen Elkarteak) berritutako memoria aurkeztu du, formatu digital interaktiboan, 2020aren errepasoa egiteko, Covid-19ren pandemiak markatutako urte horretako egoera ekonomikoa aztertuz eta petrolioaren merkatuaren nazioarteko zein estatuko ikuspegia eskainiz, sektorearen datu nagusiak errepasatzeaz gain, AOPren jarduera barne.
07 Uzt 2021
ALBISTEAK

Máximo Domínguez: “Ezagutza mantendu behar da, ezin da guztiarekin hautsi”

Euskal industriako langileen erdiek erretiroa hartuko dute 2030erako, eta honek zailtasunez betetako belaunaldi-aldaketa ekarriko du, izan ere, urtean 10.000 langile hartu beharko lirateke etorkizuna ziurtatzeko. Testuinguru honetan, Maximo Dominguez Petronorreko Pertsonen eta Talentuaren arloko koordinatzaileak argi utzi du El Correo egunkariak egindako erreportaje batean, findegia moldatuz eta teknologia berriak txertatuz doan izaki bizia dela,  “baina horrek ez du esan nahi guztiarekin hautsi daitekeenik. Metodologia eta ezagutza jakin batzuk beren horretan mantendu behar dira”. Horretarako, duela bi urte, Petronorrek “Tutoreen Kluba” abiarazi zuen, aitorpen profesionala lortu duten enpresako pertsonen parte-hartzeaz, langile berriei eragiketa arloko estandarrik onenak helaraz diezaizkieten.
02 Uzt 2021
ALBISTEAK

H3 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du bihar goizean, uztailak 3, 2. Plantako H3 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatearen  geldialdia hasiko dela, ekoizpen-doikuntzak direla eta. 7 eguneko iraupena izango du.
02 Uzt 2021
ALBISTEAK

Elías Unzuetaren irudiko hidrogenoa “osagarri perfektua” da deskarbonizaziorako bidean

Elías Unzueta, Petronor Innovación-eko gerenteak atzo azaldu zuenez, hidrogenoak “deskarbonizatzeko zailenak diren sektoreek”  trantsizio energetikoan “ezarritako helburuak bete ditzaten”  ahalbidetuko du. “Erronkak orain gehiago dira eskalakoak eta kosteak murriztekoak”,  gehitu zuen, hidrogenoa aipatutako norabidean aurrera egiteko “osagarri perfektua” izan arte.
30 Eka 2021
ALBISTEAK