Petronor

Petronorrek garapen iraunkorraren aldeko konpromisoa agertu du COP25eko Sustainable Innovation Forum 2019 delakoan

Euskal industriako hogeita hamar bat enpresak eta eragilek parte hartu dute gaur, Petronor tarteko, COP25aren barruan antolatutako Sustainable Innovation Forum 2019 deritzon ekitaldi ofizialean, euskal enpresak klima-aldakearen inguruan hartu duen konpromisoa agertzeko eta erronka klimatikoaren arloan Euskadik soluzio berriak eskaintzeko duen potentzialtasun industrial eta teknologikoa ezagutzera emateko.
11 Abe 2019
ALBISTEAK

López Atxurrak dio Petronor “trantsizio energetikoan eragile garrantzitsua” izango dela

Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak gaur nabarmendu duenez Petronor “eragile garrantzitsua izango da trantsizio energetikoan”  eta Bilboko Euskalduna Jauregian enpresaren Urteroko Jardunaldian bildu diren 300 lagunekin partekatu du  “etorkizun betekoa den proiektu batean egotearen harrotasuna”.  López Atxurraren irudiko bide horretan oso garrantzitsuak dira lankidetza, barrura begira zein eragile teknologikoei dagokienez, edo-ta jarrera, “erabakigarria denez gero, ezin baitzaie irtenbide zaharrak eman arazo berriei”,  desafioei  “ikuspegi zabalarekin”  aurre egite aldera.
10 Abe 2019
ALBISTEAK

Petronorrek 2019ko balantzea egin du etorkizunera begira

Petronor urteko koordinazio-jardunaldia izaten ari da gaur, Euskalduna Jauregian. Jardunaldi horretan, “Trantsizio energetikoa, konponbidearen parte gara” izenburupean, 2019an egindakoa aztertzen ari da, etorkizuneko erronkei begira. Findegiko hainbat sailetako 300 lagun baino gehiago ari dira topaketan parte hartzen.
10 Abe 2019
ALBISTEAK

Turbo Expander Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du, FCC unitateari lotuta dagoen, Turbo Expander energia berreskuratzeko Unitatea gelditzeari ekingo zaiola abenduaren 8an, mantenu lanak egiteko. Abenduaren 9an abian jartzea aurreikusten da. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
05 Abe 2019
ALBISTEAK