Energia deskarbonizatzeko “hidrogenoaren aldeko apustua estrategikoa” dela adierazi du Elías Unzuetak
Elías Unzueta, Petronor Innovación-eko gerenteak gaur ETB-1eko ‘Egun on Euskadi’ saioan adierazi duenez, konpainiak hurrengo hamarkadetan aurrean duen erronka nagusia “gizarteak erabiltzen duen energia deskarbonizatzea da”; eta ildo horretan “hidrogenoarena apustu estrategikoa da” Petronorrentzat, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen bitartez. Hala, elektrifikazioa arlo guztietara helduko ez denez, garraioa astunera edo aire eta itsaso bidezkora esaterako, hidrogenoa “funtsezkoa” izango da prozesu horretan.
28 Mar 2022
ALBISTEAK

