Ingurunea

Muskizko eta Abanto-Zierbenako 300 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute Petronorren II. Kultura Campusean

Muskizko eta Abanto-Zierbenako 300 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute, Petronorrek gaurtik, azaroaren 15etik, hilaren 30era bitartean, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen arteko bizikidetza-balioak sustatzeko asmoz antolatuko duen II. Kultura Campusean. Edizio honetan, 14 hitzaldi eskainiko dira guztira sei ikastetxetan, 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen artean zenbait gizarte-arazoren inguruko errespetua, elkarrizketa eta sentsibilizazioa sustatzeko xedez.
15 Aza 2021
ALBISTEAK

San Fidel Ikastolak Gernika-Lumoko lehen eguzki-energia komunitatea hartuko du

Gernika-Lumok eguzki-energia komunitatea izango du San Fidel Ikastolari esker. Hezkuntza zentroak 200 eguzki-plaka jarriko ditu bere estalkian, erabiltzaileei energia iraunkor, solidario, ekonomiko eta 0 km-koa sortzea, kontsumitzea eta partekatzea ahalbidetuko dizkietenak. TEK San Fidel deitutakoak inguruko 150 etxebizitza eta saltoki hornituko ditu energia berriztagarriz, eta, gainera, hileroko faktura merkatzea ahalbidetuko die.
10 Aza 2021
ALBISTEAK

Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkartea sortu da

Gaur egin da Guggenheim Museoan BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkartearen lehen Batzarra, 71 enpresa eta erakunderen parte-hartzearekin. Ekitaldia Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak ireki du ofizialki, bide telematikoz, Glasgowtik.
08 Aza 2021
ALBISTEAK

Euskadik bat egin du Munduko Industria Aliantzarekin 2050ean 0 isuri neto lortzeko

Petronor kide duen, eta industriak ekonomia-, gizarte- zein ingurumen-balioa sortu behar duela sinetsita Euskadin sortu zen «Basque Net Zero Industrial Super Cluster» delakoak bat egin du, Glasgowko Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen 2021eko Konferentzian (COP26), 2050ean 0 emisio garbiak lortzeko Munduko Industria Aliantzarekin.
05 Aza 2021
ALBISTEAK

“Basque Net Zero Industrial Super Cluster” sortu da, industria sektorean isurien murrizketa bizkortzeko

Eusko Jaurlaritzak, Repsol-Petronorrekin eta Iberdrolarekin batera, eta kluster industrialen laguntzarekin, “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” aurkeztu du gaur Barakaldoko BEC-en. Aliantza hau “2050ean zero emisio neto lortzeko” helburuarekin sortu da, eta datorren astean, azaroaren 3an eta 4an, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen 2021eko Konferentzian (COP26) Glasgown abiaraziko den ekimenetako bat izango da.
27 Urr 2021
ALBISTEAK