Petronor

H4 Hidrogeno Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, azaroak 22, H4 Hidrogeno Unitatea gelditzeari ekingo zaiola mantenu lana egiteko. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
22 Aza 2019
ALBISTEAK

FCC Unitatea abian

Petronorrek jakinarazi nahi du FCC Unitatea martxan jartzeko sekuentzia hasiko dela, mantentze lana amaitu ostean. Era berean, berarekin erlazionatutako unitateak ere abian jarriko dira.
22 Aza 2019
ALBISTEAK

Iker Santamaría: “Desgaitasuna dugun pertsonok ere lan-merkatura sartzeko betebeharra eta eskubidea dugu”

“Desgaitasuna dugun pertsonok ere lan-merkatura sartzeko betebeharra eta eskubidea dugu, ikasketa kualifikatuak dituzten karrerak ere garatuz”.  Halaxe adierazi zuen atzo Bilbon Petronorreko Andelen Sailaren blending arloko teknikari Iker Santamariak, “Garapen iraunkorrari lotutako enplegagarritasuna eta gaitasun berriak” izenburuko jardunaldian, Novia Salcedo Fundazioak antolatutako Bilbao Youth Employment Forum – BYEF topaketaren barruan.
21 Aza 2019
ALBISTEAK

ONCE Euskadik Petronor saritu du

ONCE Euskadik Ekonomia Sozialaren Saria eskaini dio Petronorri, bere 2019ko Sari Solidarioen barruan, administrazioko zein ingeniaritza kimikoko eta industrialeko arloetan desgaitasun desberdinak dituzten pertsonak laneratzeko duen konpromisoagatik, eta desgaitasunen bat duten gazteentzako unibertsitate-gazteak lan-mundura hurbiltzea sustatzen duen “No te rindas nuca” delako Enplegu Egitasmoan laguntzeagatik.
21 Aza 2019
ALBISTEAK

Emergentzia simulakroa Petronorren

Gaurko 10:58etan ERM-1 Unitatean gas naturalak ihes egin duen simulakroa burutu da. Simulakro hau segurtasun sistema guztiak egunean mantentzeko egin da. Ezarritako protokoloak jarraitu dira, Aldundiko Suhiltzaileen eta Ertzaintzaren parte hartzearekin, eta eskerrak ematen zaizkie bi horiei. Simulakroa 11:42etan eman da amaitutzat.
21 Aza 2019
ALBISTEAK

Klima-aldaketak, trantsizio energetikoak eta politika tekno-industrialak estrategia berari erantzun behar diote

“Trantsizio energetikoa eta klima-aldaketa eskutik doaz, eta horiek dakarten erronkak ez du mugarik, eta lehiakortasunaren bihotzean dago, XXI. mendeko munduko ekonomia berriaren lidergo teknologiko eta industrialaren alde”,  adierazi du Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak 2019ko Foroan,  “Mugikortasun berri baterako energia”  izenburupean, Corell Fundazioak Madrilen antolatutakoa.
20 Aza 2019
ALBISTEAK